info@academianext.com   943 566 670

DBH eta Batxilergoa

DBH eta Batxilergoa
21
abr
Next akademian arlo bakoitzerako irakasle espezializatuak ditugu eta ordutegia eskaintza zabala dugu. Ikaslearen ezaugarrien arabera, bere helburuei hobekien egokitzen den irtenbidea proposatzen diogu, bere mailako talde batean sartuz eta baita banakako klaseak eskainiz, hala behar izango balu.

 

DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak beharrezko prestakuntzaz hornitzen ditu ikasleak ondoren bere ikasketetan jarrai dezaten, bai Batxilergoan edo baita Erdi Mailako Lanbide Heziketan.

Eskaintzen ditugun DBHko laguntza klaseen helburua, ikasleari bere lana sendotu eta osatuko duen laguntza ematea da emaitza onenak lortzeko xedearekin.
 

Batxilergoa

Heziketa garai honetan, ikerketan eta bere autonomiaren garapenean oinarrituz ikasleak ikasketarako erraztasuna bereganatu beharko du. Batxilergoa Unibertsitateko Ikasketen edo Goi Mailako Lanbide Heziketaren aurre-pausoa da. Honen ondorioz, garai honetan lortutako emaitzak erabakigarriak izango dira ondorengo ikasketak aukeratzeko garaian.

Next Akademian dugun helburua ikasleari bere lana osatu eta garatuko duen laguntza ematea da, emaitza onak lortzeko xedearekin.
 

Selektibitateko azterketa

Unibertsitatera Sartzeko Hautaprobak (PAU) ikasleak aukeratu nahi dituen Unibertsitateko Ikasketetarako aldez aurreko pauso erabakigarria dira.

Behar bezalako kalifikazioa lortzeko helburuarekin, Next Akademiak PAU prestatzeko Ikastaro trinkoa eskaintzen du, bai ekaineko deialdirako eta baita uztaileko deialdirako ere.

Ikasgai guztien (orokorrak eta zehatzak) prestakuntza trinkoa diseinatzen dugu deialdiaren dataren inguruan.

Ikastaro hau ez da edukien errepasoan bakarrik oinarritzen, Unibertsitatera Sartzeko Hautaprobetan egingo diren azterketan erabiliko beharreko estrategiak proposatzen dira, arlo bakoitzeko koordinatzaileak ezarritako erregela edo arauen arabera.

Ikastaro honetan plaza mugatuak dira, beraz gomendagarria da aurre erreserba egitea.