NEXT akademiaren helburua ZUK ikastea da. Helburu akademikoak lortzen laguntzeko, zure historiala eta gaitasunak kontuan hartuz, beharren diagnostikoa egingo dugu zurekin batera. Hau guztia jarraipen pertsonalizatua eginaz mugarri eta helburu bakoitzean.
Gure akademia integralaren kontzeptuak bere baitan hartzen ditu lagungarri gerta dakizkizun eremu guztiak, laguntza klase partikularrak, bakarka edo taldean, tutoretza pertsonalizatuak, mintegiak eta ikastaroak zure gaitasunak hobetzea lor ditzazun.
Zuri laguntzeko prest gaude behar duzun edozein gauzetan.
Gure akademia elebiduna da, ondorioz prestakuntza hizkuntza egokienera bideratuko dugu irakasgai bakoitzaren arabera.
NEXT akademian errendimendu maximoa ateratzen diegu prestakuntzan erabiltzen diren azken teknologiei. Gure prestakuntza plataforma eskuragarri izango duzu eta honetaz gain, Google edo Apple bezalako enpresek gure eskura jartzen dituzten ikaskuntzaren antolakuntzarako aplikazioei errendimendu maximoa ateratzen lagunduko dizugu.
Ez diozu gehiago bakarrik aurre egin behar izango ulertzen ez duzun irakasgai bati. Azaldu zure kezkak irakasleei, partekatu informazioa ikaskideekin… Next-en azterketak prestatu ahal izango dituzu modu atsegin eta eraginkor batean. Denek zure helburua bera dugu, azterketak gainditzea eta nota onarekin gainera!